Hona hemen Miren Goikoetxea
palistari egindako elkarrizketa. Txikitatik hasi zen euskal pilotan eta
oraindik darrai, nahiz eta urteak igaro, ilusio berarekin jarraitzen du
jokatzen. Hori da Bams Eskolak lortu nahi duena, emakumeen artean pilota
sustatzea eta gustura eta ilusioz aritzea kirol honetan urte askotan zehar.
1. Zerk
bultzatu zinduen euskal pilota aukeratzera?
Txikia nintzela anaiarekin eta
gurasoekin asko joaten nintzen frontoira pala hartuta, ondoren Hernanin palako
kluba zegoela esan zidaten eta gustatzen zitzaidanez bertan apuntatu
nintzen.
2. Beste kirolik egin
al duzu?
Euskal pilotaren
barruan ezker horma eta trinketea egiten ditut, horrez gain
astean bi edo hirutan korrika egitera edo igeri egitera joaten naiz. Asko
gustatzen zait kirola egitea.
3. Nola ikusten duzu
emakumea eta kirolaren egoera? Eta zehazki pilota eta emakumearena?
Ez dut oso egoera onean
ikusten emakumea eta kirolaren egoera, hasteko oso emakume gutxik egiten dugu
kirola eta ordutegiari dagokionez, ordu txarrenetan nesken partidak jartzen
dituzte. Sariei dagokienez, desberdintasun nabariak nabaritzen
dira.
4. Hobetzeko zerbait
egin daitekeela uste duzu? Non uste duzu dagoela
hutsunerik handiena?
Hobetzeko laguntza gehiagoren
beharra dagoela esango nuke, komunikabideek propaganda gehiago eginez. Adibidez
festetan dauden herrietan partidak jartzea ondo legoke.
Hutsunerik nagusiena emakume
eta gizonezkoen arteko desberdintasunean dagoela iruditzen zait, izan ere honen
ondorioz emakumeak 14-15 urtera iristean beste kirol batzuetara jotzen
dute.
5. Eskuz ibiltzeak
inoiz tentatu al zaitu?
Palan ibiltzen garen nesken
artean oso modan jarri da eskuz ibiltzea, baina hala ere niri ez dit
deitzen.
6. Zein dira palaren
alde onak eta txarrak?
Alde onei dagokionez, oso giro
ona dagoela esan beharra dago, pala munduan gabiltzan denak ezagutzen
gara eta herri asko ezagutu ditugu kirol honi esker. Horrez gain, gutxi
batzuk bidaiatzeko aukera izan dute munduko txapelketetara.
7. Bukatzeko, palan
hasi edo ez dudan dabilen emakumeari zer esango zenioke?
Oso kirol polita dela esango
nioke, gustuko duzun moduan osasuntsu mantentzeko baliagarria da, denbora
pasatzeko eta baita jendea ezagutzeko ere.
Honez gain aipatu "Creating and maintaining social networks: women's participation in Basque pilota" artikuluak ematen dizkigun datuak:
Artikulu honetan, estudio
etnografiko baten emaitzak agertzen dira non euskal pilotan jokatzeak eratzen
dituen erlazio sozialak azaltzen diren. Ikerketa hau 28 emakume heldurekin egin
zen (22-60 urte bitartekoak), hauetatik 26 aisialdiko programa bateko
partaideak ziren eta 2 entrenatzaileak. Emaitzek azaltzen dute partaideentzat
garrantzitsuena komunitate sentimendua, talde bateko kide izatea eta taldeak
ematen dizun seguritatea direla. Komunitatea da kirol hau praktikatzeko arrazoi
nagusia, taldea baita lehentasun nagusia. Emakume pilotariak euren artean
erlazionatzeko gogoa, erlazioak eratzeko desioa eta elkar laguntza partekatzen
dute.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuAlex Juaristi Larrañaga
ErantzunEzabatuJarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea (Magisteritzatik)
Ane Extremiana Panera
ErantzunEzabatuJarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1.maila.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuBlog honen ideia ona iruditu zait, emakumeak euskal pilotaren munduan gehiago murgiltzea oso garrantzitsua delako. Blogan emandako datuak leku desberdinetatik hartuta daude, blogari aberastasuna emanez. Oso argi eta ondo ordenatuta dago egindako kolomei esker, gainera, irudiak eta egonda irakurtzeko gogo gehiago ematen dizkizu. Oso ondo idatzita dago eta guztiak parte hartu egin dutela argi dago. Oso lan ona egin dutela iruditzen zait!
ErantzunEzabatu