BAMS

BAMS Eskolak instalazio ugari jartzen ditu partehartzaileen eskura. Aktibitate guztiak Gasteizko Beti Jai-ko instalazioetan burutuko dira, hainbat frontoi eta trinketea eskuragarri ditugula. Horrela, hainbat aktibitate aldi berean egiteko gai izango gara.
 
Gainera, Gasteizko kontseiluak proiektu hau onartzen du eta bere laguntzarekin instalazioak erabiltzeko baimena izateaz gain, ekipamendua eta beharrezkoak diren arropa eta materialak eskura izango ditugu. Horretaz aparte, partehartzaile kopuruen arabera gure eskolek entrenatzaile pertsonalak, psikologoak eta fisioterapeutak eskainiko ditu.


El resultado Vasco pelota de imagen de la Federación AlavesaEl resultado m de la imagen de la Vitoria siempre de fiesta

BAMS Eskola bat dator Asociacion de Escuelas de Alava elkartearekin, zeinek erlazio zuzena daukan Euskal Herriko pilotarekin. Modu honetan, gure nesken aktibitateak Arabako arean burutuko direla esan dezakegu.



2 iruzkin:

  1. Blog hau egiterakoan informazio iturri ezberdinez baliatu dira, aldizkari nahiz web orrietatik. Blog-a ondo egituratua dago, hau da, argia, ordenatua, erabilterraza… Horretaz gain, testua garbia da, ortografia akatsik gabe. IKT tresnen erabilera agerian dago, blogean dauden elkarrizketa, argazki nahiz bideoekin. Gainera, sortutako kamisetak ere IKT tresnen erabilera erakusten dute. Bestalde, proiektuaren helburua eta jardueren deskribapena argi dago. Materialarekin nahiz instalakuntzekin ez dago arazorik. Oso lan ona!
    Nire nota: 9’5
    Mikel Arano Zazpe, Jarduera Fisiko eta Kirolen Fakultatea, 1.maila.

    ErantzunEzabatu
  2. Bigarren blog hau ere, ongi ordenatua dago, gaia eta azpigaiak (sarrera, BAMS, kirola eta generoa, agenda...) era argian adierazita daude. Datuak jasotzeko informazio-iturri desberdinak erabili dituzte, horien artean aldizkari zientifikoetako artikuluak, elkarrizketak… Horrez gain, blogean azaltzen diren elkarrizketak, bideoak, argazkiak… ondo bideratuak eta era erakargarrian azaltzen dira. Bestalde, esan beharra dago, talde lanean egindako proiektu bat dela, denen artean ideiak partekatu baitituzte. Erabili duten hizkuntza zuzena eta aberatsa dela azpimarratu nahiko nuke.

    “Emakumea eta Euskal Pilota”-ri buruzko blog honek sarrera aproposa du, besteak beste, euren helburuak eta jarduerak azaltzen direlako.. Ekimen honen antolatzailea «BAMS Eskola» da eta honen helburua emakumeen artean euskal pilota sustatzea. Bistakoa da jarduerak Gasteizko Beti Jaiko instalazioetan burutuko direla eta ume eta gazteentzat zuzendutako ekimena dela. Jarduera motei dagokienez, aipatzeko da hainbat tresna erabiliko dituztela, besteak beste, zesta puntako xistera, pala motza eta luzea… Lehenik eta behin esku beroketa bat egingo da, berotasunean sartzeko eta ondoren koordinazio jolasak, pilotekin egiteko jarduerak eta bikoteka egiteko jarduerak praktikatu ahalko dituzte pilotariek. Gastuak argi eta garbi ikus ditzakegu “izen ematea” atalean. Interneteko estekak, elkarrizketak, argazki galeriak… egoki adierazita daude, baita euren erreferentziak ere.

    Nire iritziz eta jarritako irizpideetan oinarrituz 8,5eko bat ipiniko nieke egindako lanagatik.


    Unai Astiazaran Makazaga, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1.maila

    ErantzunEzabatu