Emakumeen astea

BAMS Eskolak emakumeek euskal pilota praktikatzeko eta ikasteko aste oso bat prestatu du (abenduaren 5etik 11ra), betiere ludikotasunaz betea. Aste honetan emakumeek hainbat aktibitate egin ahal izango dituzte euskal pilota lantzeko, besteak beste, koordinazio jolasak eta espazioa lantzeko jolasak. Jolas guzti hauez gain, nahi dutenen artean, partiduak jokatu ahal izango dituzte ere.

Jarduera hauek guztiak, Gazteizko Beti Jai frontoietan burutuko dira. Erosotasun osoz jardun ahal izango dute  aste osoan, entrenatzaile profesionalek emango dituztelako klaseak, beharrezko material guztia izango dutelako eskura, aldagelak izango dituztelako eta goizaren erdian lunch antzeko bat emango zaielako.


Guzti hau ondorengoagaitik diogu: gure asmoa, euskal pilota emakumeengan sustatzea da era dibertigarri batean. Gainera, lehiatu nahi dutenak, lehiatu ahal izango dute maila goren batean egonik.


Burutuko diren aktibitateak


Hasierako egunetako batean, aktibitate ludiko gisa, euskal pilotan pilotariek erabiltzen duten bendajea egiten erakutsiko diegu. Esparadrapoa nola kokatu, bendatzeko erabiltzen diren mota ezberdinak... .

Gainera, emakumearen asteko egun bakoitzaren amaieran, partiduak jokatu baino lehen, euskal pilotan erabiltzen diren erreminta ezberdinak probatzeko aukera izango dute. Adibidez, zesta puntako xistera nola erabiltzen den azaldu eta probatuko dute, pala motza eta luzearekin aritu eta pilota ezberdinekin jokatzeko aukera, xarean erabiltzen den erreminta ikusi... .




Esku beroketa

Aktibitate hauek pilotarekin hasi baino lehen egingo ditugu, gure eskuak berotu daitezen eta prest egoteko pilota gogorrarekin lanean aritzeko. Hona hemen ariketa eredu batzuk:


- Ariketa tipikoena eta eskuak azkar berotzen laguntzen duena, txaloak ematea da. Gainera, ariketa hau batera bideratu dezakegu, hau da, pertsona batek txaloekin soinu bat asmatuko du eta gainerakoek soinua errepikatu beharko dute.


- Eskuak berotzeko beste modu bat, hauek igurtziz izango litzateke. Saio bakoitzaren hasieran, oso minutu gutxitan burutuko ditugu ariketa hauek, geroago egingo ditugun ariketak direla medio, eskuetan mina ekiditzeko.

1
Koordinazio jolasak

Jolas hauen bitartez, mugimendu ezberdinak landuko dituzte, mugimendu jakin batzuk egoera ezberdinetan aplikatzen eta arazoei konponbide egokiak aurkitzen ikasiko dute. Ariketa hauek lantzeko hainbat elementu izango dituzte eskura: uztailak, pilotak, sokak, etab. Hainbat motatako pilotak erabili ahal izango dituzte: gomazkoak, espumazkoak, etab.


Jarduera hauekin pilota maneiatzeko eta bideratzeko hainbat aktibitate eta egoera landuko dituzte: birakako jaurtiketak, kolpatzea, jasotzea... . Hau, desplazamendu, biraketa eta saltoekin konbinatuko dute.


Desafioak egongo dira. Adibidez: irakasleak galdetuko die ea nor den gai pilota gora jaurti, txalo bat eman eta berriro ere hartzeko.



Pilotekin jolasteko jarduerak:

1.- Pilota gora jaurti eta zorua ukitzen duen bakoitzean, salto bat egin.

2.- Ilaran, bata bestearen atzean kokaturik, atzerago dagoenak pilota abiadura eta norabide ezberdinetaz baliatuz, pilota frontisera jaurti beharko du eta aurrekoak pilota harrapatu beharko du.
3.- Tomateen gerra: 5 pertsonako 2 talde egingo dira, bata kantxako eskuineko aldean eta bestea, aldiz, ezkerrean. Talde bakoitzaren helburua, aurkako eremuan ahalik eta pilota gehien uztea da.


Bikoteka egiteko jarduerak:

1.- Bikoteko batek pilota punpatu eta kolpatzen du (esku bakarrarekin, bi eskuekin, hankarekin...) eta beste kidea, pilota hartzen saiatu beharko da.

2.- Frontoian, bikoteko batek pilota jaurtitzean, besteak pilota nola hartu behar duen (esku batekin, biekin...) esaten du.


















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina