BAMS Eskola emakumeei euskal pilotaz gozatzeko aukera emateko
prest dagoen eskola bat da. Eskolaren helburua emakumeengan pilota sustatzea
da, bereziki 6-18 urtekoen artean. Baina batez ere BAMS-en helburua hurrengoa
da: entrenamendu eta aktibitateen bitartez kirol honetaz gozatzea, denbora
pasan soilik edota lehiaketetan parte hartzen.
Tradizionalki,
euskal pilota, kirol bezala hartuta, gizonekin lotuta egon da eta guk, hori
aldatu nahi dugu, gutxinaka emakumearen presentzia handituz. Hala ere, gutxi
dira kirol hau praktikatzen duten emakumeak eta gehienak erremintekin jokatzen
diren espezialitateetan aritzen dira. Aipatzekoa da egoera hau nazio mailan kategoria
batzuetan dagoen jende eskasia dela eta eman dela.
Badaude
eskuz aritzen diren emakumeak, baina gutxiengoa dira, eta gainera ez dute nazio
mailako lehiaketetan parte hartzen. Horregatik BAMS Eskolarekin
egoera hau aldatu eta hobetu nahi dugu, emakumeen artean kirol hau sustatuz.
EZ DADILA EMAKUMEA ATZEAN GERATU!


Paula Diaz Diego
ErantzunEzabatuKirol eta hezkuntza fakultatea,1
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ErantzunEzabatuDatuak jasotzeko erreferentzia ezberdinak erabili dira, haien artean aldizkari zientifikoetako artikuluak, elkarrizketak, … eta erreferentzia hauek erraz aurkitu ahal dira “Erreferentziak” atalean. Aurkezpena argia da, sarrerak oso ongi antolatuta daude eta blogaren funtzioa ondo azalduta dago. IKT tresna ezberdinak erabili dituzte: bideoak, argazkiak, … Bloga itxuraz oso erakargarria da eta atal ezberdinak ditu bere gaiarekin erlazionatuta. Taldekide guztien arteko kolaborazio lana dela ikusten da. Hizkuntzari dagokionez, hizkuntza argia eta aberatsa erabili dute, ortografia akatsik gabe.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
Sarreran aurkezpen txiki bat ageri da eta hurrengo atalean hobeto azaltzen dira BAMS Eskolaren helburuak. Antolatzaile mota eta bere ezaugarriak azaltzen dira. Instalazioak, baliabideak, materialak, … ageri dira. Beraiekin harremanetan jartzeko modua badago, eta oso argi ageri da.
Orokorrean Bloga oso erakargarria, oso erabilgarria eta lan ezin hobea iruditu zait.
Kalifikazioa: 10
Asier Boillos Carpintero
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1.maila
Eider Altube Iturricastillo
ErantzunEzabatuJFKZ 1.maila
Oskar Alen Otano Jarduera fisiko eta Kirolaren Zientzietako fakultatea, 1. maila
ErantzunEzabatu1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ErantzunEzabatuDatuak jasotzeko iturri desberdinak erabili dituzte, gainera oso argi aurki ditzazkegu blogean; erreferentziak atalean. Testua oso ordenatua dago eta ongi idatzita dago, gainera tazeko argazkiak ongi irakurtzen laguntzen du. IKTren erabilera argi ikusten da, gainera bideoak haiek egindakoak dira. Horrek argi uzten du taldeak egindako kolaboraziozko lana.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
Ez dira agertzen zein izango diren aurreikusitako gastuak.
Blogari emandako nota, 9 izango da.
Paula Diaz Diego, Kirol eta hezkuntza fakultatea, 1
Testua ordenatua dago, bloga erakargarria da. Elkarrizketa bat egin diote Miren Goikoetxea palistari. Liburuak eta aldizkari zientifikoetan eskuratutako artikuluak irakurri eta aztertu dituzte eta erreferentzietan gaineratu dituzte. Espezialitate horiek praktikatzeko instalazioak bisitatu eta aztertu dituzte. Blogak atal ezberdinak ditu eta oso erraza da erabiltzeko.
ErantzunEzabatuBlogaren hasieran sarrera bat daukate proiektuaren deskribapen orokorra emanez. Proiektu interesgarria da entrenatzaile profesionalak egongo direlako bertan. Hasieran ondo zehazten dituzte proiektuaren helburuak.
NOTA: 9,5
Eider Altube Iturricastillo. Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien fakultatea 1.maila