Kirola eta generoa


Gizarteko sexu ezberdintasunak, kirolean ere berdin jarduten du XXI. mendean. Gaur egun ere, gizartean oraindik emakumeek eta gizonek “rol” ezberdinak dituzte hainbat esparrutan, eta ezagun da ere emakumeek fisikoki gizonek baino indar gutxiago dutela eta ez daudela gizonak bezain forma fisiko onean.

Alde batetik, hainbat ikerketen ostean egiazta daiteke emakumeek nahiago dutela gimnasioetan edo leku itxietan kirola egin, gizonek espazio irekietan egiten duten bitartean. Zergatik ote? Lotsa? Bestalde, emakumeek kirola egiteko arrazoi nagusia argaltzea den heinean, gizonena gozatzea eta disfrutatzea da.

Gainera, emakume gehienek beren aisialdiko denbora gehiago eskaintzen diete etxeko lanei gizonek baino, beraz, gizonek emakumeek baino asti gehiago dute kirola egiteko.
Hala ere, esan daiteke guk geuk daramagula “matxismoa” gure baitan. Izan ere, hainbat emakumeek diote errugbia, futbola… ez direla emakumeentzako kirolak, hainbat gizonek, ere, gimnasia neskentzako kirola dela dioten bitartean.

Nahiz eta azken urteotan emakume kirolarien kopurua hein handi batean igo den, oraindik ere nabarmen da gizonek emakumeek baino kirol gehiago egiten dutela.
Gizartean matxismoak behera egiten duen heinean eta gizarte berdinago batean bizitzen hasten garenean, kirola ere zerbait justuagoa izango da.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina