2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

Aurkezpena

BAMS Eskolak euskal pilota sustatu nahi dute emakumeen artean, bereziki 6-18 urtekoen artean. Eskola honen helburua neskengan pilota sustatzea da, baina batez ere entrenamendu eta aktibitateen bitartez kirol honetaz gozatzea, denbora pasan soilik edota lehiaketetan parte hartzen.

Tradizionalki, euskal pilota kirol bezala hartuta beti gizonekin lotuta egon da, baina gutxinaka emakumearen presentzia handitu nahi dugu. Hala ere, gutxi dira kirol hau praktikatzen duten emakumeak eta gehienak erramintekin jokatzen diren espezialitateetan aritzen dira. Aipatzekoa da egoera hau nazio mailan kategoria batzuetan dagoen jende eskasia dela eta eman dela.

Badaude eskuz aritzen diren emakumeak baina gutxiengoa dira, eta gainera ez dute nazio mailako lehiaketetan parte hartzen. Horregatik BAMS Eskolarekin egoera hau aldatu eta hobetu nahi dugu, emakumeen artean kirol hau sustatuz.