BAMS Eskolak euskal pilota sustatu nahi dute emakumeen artean, bereziki 6-18 urtekoen artean. Eskola honen helburua neskengan pilota sustatzea da, baina batez ere entrenamendu eta aktibitateen bitartez kirol honetaz gozatzea, denbora pasan soilik edota lehiaketetan parte hartzen.
Tradizionalki, euskal pilota kirol bezala hartuta beti gizonekin lotuta egon da, baina gutxinaka emakumearen presentzia handitu nahi dugu. Hala ere, gutxi dira kirol hau praktikatzen duten emakumeak eta gehienak erramintekin jokatzen diren espezialitateetan aritzen dira. Aipatzekoa da egoera hau nazio mailan kategoria batzuetan dagoen jende eskasia dela eta eman dela.
Badaude eskuz aritzen diren emakumeak baina gutxiengoa dira, eta gainera ez dute nazio mailako lehiaketetan parte hartzen. Horregatik BAMS Eskolarekin egoera hau aldatu eta hobetu nahi dugu, emakumeen artean kirol hau sustatuz.


Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1.maila
ErantzunEzabatu1-Ebaluazio irizpide nagusien inguruko akatsak:
Ezabatu-Grafikoak eta lagungarri izan daitezkeen eskemak?
-Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea? Idatzia erakargarria eta argia da? Ortografia akatsik gabea?
Birpasatu bloga, hainbat akats baitaude..." BAMS Eskolak euskal pilota sustatu nahi dute" (sustatu nahi DU), "gure eskolek entrenatzaile pertsonalak, psikologoak eta fisioterapeutak eskainiko ditu" (ESKOLAK), "aktibitate" (jarduera/ariketa), "Gazteiz" (Gasteiz), "arean" (zonaldean?)....
Honetaz aparte, "aktibitate" eta "sustatu" hitzak askotan errepikatu dituzue...
Gainera, edukiari dagokoionez: ez nago ados esaten duzuenean "emakumeak ez daudela gizonak bezain forma fisiko onean", ezta "ikerketen ostean egiazta daiteke emakumeek nahiago dutela gimnasioetan edo leku itxietan kirola egin, gizonek espazio irekietan egiten duten bitartean. Zergatik ote? Lotsa?", nik informazio hau ez nuke jarriko "Gainera, emakume gehienek beren aisialdiko denbora gehiago eskaintzen diete etxeko lanei gizonek baino, beraz, gizonek emakumeek baino asti gehiago dute kirola egiteko.", nik ez ditut datu hauek zuzenak ikusten, datuak zehaztuko nituzke edo hobe adieraziko nuke "oraindik ere nabarmen da gizonek emakumeek baino kirol gehiago egiten dutela" (gizon kirolari gehiago dago emakumeak baino; hau egia baita), ez zait irtenbidea iruditzen hau esatea "gizartean matxismoak behera egiten duen heinean eta gizarte berdinago batean bizitzen hasten garenean, kirola ere zerbait justuagoa izango da".
2-Ebaluazio irizpide zehatzen akatsak:
-Aurreikusitako gastuak
3-Kalifikazioa:
7
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuFinez Marañon, Aitor
ErantzunEzabatuJarduera Fisiko eta Kirolaren Fakultatea, 2. maila
Unai Astiazaran Makazaga, JFKZ 1.maila
ErantzunEzabatu1. Blog honetan dagoen informazioa hainbat iturri ezberdinetatik dago aterata. Horrez gain, elkarrizketa bat eta artikulu bat dago. Testua oso argia da, eta informazio gehigarri asko dago. Bloga oso ordenatuta dago, eta modu erraz batean aurkitu daiteke bertan agertzen den informazioa. Formatoa erakargarria da, eta ez daude ortografia akatsik. IKT tresnei dagokionez bideoak eta argazkiak daude, non kolaborazio lana esaguratsua da, taldekide guztiak agertzen direlako.
ErantzunEzabatu2. Oso argi geratzen da zein den blogaren helburua. Horrez gain, azaltzen diren klaseak oso argi daude eta erakargarriak dira, eta konpetizioak ere badaude. Ideia bikaina iruditzen zait kamisetak egin izana ekitaldiaren logoarekin, horrela sustapen handiagoa lortzea errazagoa izango delako. Elkarrizketa interesgarria iruditu zait.
3. Esandakoak esanda, nire kalifikazioa 10 da, asko gustatu zait blog hau.
4. Oskar Alen Otano Jarduera fisiko eta Kirolaren Zientzietako fakultatea, 1. Maila
1-IRIZPIDE NAGUSIAK: Diseinu aldetik argia eta txukuna da, eta ez da batere astuna egiten. IKT tresnen aldetik, argazki zein bideo asko erabili dituztela ikusten da, eta gainera, sustapenerako ariketen esplikazioetarako bideoak beraiek grabatuak direnez, taldekideen arteko kolaborazioa egon dela ikus daiteke. Horrez gain, beraien proiektuaren logo bat asmatu dute. Bestalde, artikulu zein elkarrizketak txertatu dituzte, blogari aberastasun handia emanez. Hizkuntzari begira, euskara argia eta ulergarria erabili dutela esan beharra dago, ortografia akatsik gabea.
ErantzunEzabatu2-IRIZPIDE ZEHATZAK: Bloga sarrera batekin hasten denez, zeri buruzkoa izango den ideia bat egiten laguntzen dizu. Bestalde, beraiek antolaturiko proiektua nola gauzatuko den eta zein izango den helburu nagusia ere ondo azalduta dago, baita nori zuzenduta dagoen eta nork antolatzen duen ere. Horrez gain, sustapenerako ariketen esplikazioa oso ondo egina dagoela iruditzen zait (idatzizko eta bideozko esplikazioekin hobeto ulertzen delako), baita erabilitako materiala eta instalakuntzak zeintzuk izango diren ere.
3-Hau guztia kontuan hartuta, nire kalifikazioa: 9.
4-Eider Barba Balda, Jarduera Fisikoa eta Kirolen Zientziak, 1.maila.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu1.
ErantzunEzabatu1.1. Iturri ezberdinak erabili dira, gainera elkarrizketa bat ere gehitu dute. Gainera, erreferentziak jarri dituzte, bertan erabilitako informazio iturriak zeintzuk diren zehaztuz.
1.2. Bloga oso argia da, gainera nahiz eta eskema edo irudirik ez gehitu, bideo asko jarri dituzte. Ariketa bakoitza azaltzeko bideo bat erabili dute eta oso lagungarria da hori.
1.3. IKT tresnen erabilera egokia egin dute, esan bezala, bideo asko jarri dituzte. Horretaz gain argazkiak gehitu dituzte. Ostera, elkarrizketa idatziarekin bat, bideo edo audio bat jartzea hobe litzateke.
1.4. Bloga ordenatuta dago, argi bereizten dira atalak eta beharrezkoa den guztia jarri dute.
1.5. Kolaborazioari dagokionez, bideoetan taldekideak agertzen dira, beraz kolaborazioa egon dela esan daiteke.
1.6. Hizkuntza era zuzenean erabili dute.
2. Bloga oso ondo antolatuta dagoela esan daiteke, gainera erakargarria da eta ondo ulertzen da. Gehituko niokena, esan dudan bezala, elkarrizketaren audioa edo bideoa izango litzateke.
3. Beraz, 9.
- Ane Extremiana Panera, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1. maila.
1. Bloga oso erakargarria iruditu zait erabilitako argazki eta antolamenduari esker. Lanak eskatutako irizpide guztiak betetzen dituzte oso ondo landuz eta asko sakonduz. Informazioari dagokionez, oso interesgarria eta erakargarria izatea lortu dute. Blogaren antolakuntza onari esker oso erraza da nahi duzun informazioa aurkitzea. Hizkuntza aberastasuna nabaria da eta ez dut akats ortografikorik aurkitu. Talde lana oso nabaria da blog osoan zehar. Akats gutxiko bloga eta oso landua. Oso lan ona eta politta. Bost informazio iturri erabili dituzte, “Erreferentzia” atalean ikus dezakegun bezala.
ErantzunEzabatu2. Blog oso interesgarria eta oso erakargarria. Sarreran oso ondo azaltzen duten zein den beraien helburua eta zeri buruzkoa den bloga. Antolamendua oso gustukoa dut eta bloga oso erakargarria izatea lortu dute.
Nota: 9
Julen Samaniego Sagastume, JFKZ 1.maila
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ErantzunEzabatu1.1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzue, horien artean web orriak, elkarrizketa bat eta artikulu bat. Erreferentziak gaineratu dira, baina hobeto idatzi behar dira eta testuan aipatu.
1.2. Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio. Agian egitaraua beharrezkoa litzateke astearen antolaketa ulertzeko.
1.3. IKT-tresnen erabilera. Zuek sortutako bideoak oso interesgarriak dira, baina kasu batzuetan probako bertsioa dela dio. Hainbat espontaneoren oharrak kendu beharko lirateke, ezta? Argazkien jatorria zehaztu, nondik atera dituzuen. Kamisetaren diseinua eta izena emateko edo zuekin harremanetan jartzeko formularioak jarri dituzue.
1.4. Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera (alderdi batzuk ez dira gaineratu).
1.5. Kolaborazio lana. Bideoetan hainbat ebidentzia aurkeztu dira.
1.6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ia ortografia akatsik gabea. Kontuz: “jende eskasia”, “Aktibitate”, “partehartzaile kopuruen arabera”, “Asociacion de Escuelas de Alava”,
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
• Sarrera egokia da.
• Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak. Gehiago sakondu behar da.
• Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa. Gehiago sakondu behar da. Zenbat onartuko dituzue gehienez?
• Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia. Zehaztu da.
• Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra) ez dira gehiegi zehaztu, “entrenatzaile profesionalak” zer da? Balio erantsia adierazi.
• Material baliabideak (tipologia eta kopurua) ez dira zehaztu.
• Proiektuaren helburu zehatzak. Nahasmena sortzen du emakume gazteak animatzea eta errendimendu helburuen uztartzeak.
• Jarduera motak eta kopurua. Zehaztu ahalik eta gehien. “koordinazio jolasak eta espazioa lantzeko jolasak. Jolas guzti hauez gain, nahi dutenen artean, partiduak jokatu ahal izango dituzte ere”, eta gero, “Gainera, lehiatu nahi dutenak, lehiatu ahal izango dute maila goren batean egonik”, nola uztartzen da hau? “Hasierako egunetako batean, aktibitate ludiko gisa, euskal pilotan pilotariek erabiltzen duten bendajea egiten erakutsiko diegu. Esparadrapoa nola kokatu, bendatzeko erabiltzen diren mota ezberdinak...”, ez dut ulertu zer den hau? Zentzurik badu “pala motza eta luzearekin” aritzeak? “Aktibitate hauek pilotarekin hasi baino lehen egingo ditugu, gure eskuak berotu daitezen eta prest egoteko pilota gogorrarekin lanean aritzeko”, zentzua du pilota gogorrekin aritzeak? Astearen egitaraua nolakoa izango da? Ez da gaineratu eskemarik.
• Aurreikusitako gastuak ez dira zehaztu.
• Bestelakoak jarri dira (zuekin harremanetan jartzeko moduak, kamisetaren diseinua…).
• “Gaur egun ere, gizartean oraindik emakumeek eta gizonek “rol” ezberdinak dituzte hainbat esparrutan, eta ezagun da ere emakumeek fisikoki gizonek baino indar gutxiago dutela eta ez daudela gizonak bezain forma fisiko onean”, kontuz, ez nahastu kontzeptuak. Aurreko baieztapena eta hurrengoa, “Alde batetik, hainbat ikerketen ostean egiazta daiteke emakumeek nahiago dutela gimnasioetan edo leku itxietan kirola egin, gizonek espazio irekietan egiten duten bitartean. Zergatik ote? Lotsa? Bestalde, emakumeek kirola egiteko arrazoi nagusia argaltzea den heinean, gizonena gozatzea eta disfrutatzea da”, nondik atera dituzue? Kirola eta generoa atala zeinen ekarpenen arabera osatu duzue?
• Elkarrizketaren atalean sartu duzue artikuluaren inguruko informazioa, ez da toki egokia, ezta?
3. Kalifikazioa: 8,5.
4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal Pilotaren eta Tenisaren Oinarriak ikasgaiko irakaslea Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.
Gaiari buruzko informazioa leku desberdinetik atera dute eta elkarrizket eta artikulu bat aurkitu ditzazkegu. IKT tresnei errefentzia eginez egokiak direla esango nuke, nahiz eta atal batzuetan zerbait gehiago jartzea falta bota dudan. Euskara egokian idatzi dute baina ortografia akats gutxi batzuk irakurketa oztopatzen dute. Partehartzaile guztien lana behagarria da.
ErantzunEzabatuHelburuari buruz hitz eginez, argia eta zehatza dela esango nuke, haien nahia ondo azaldu dute. Estetika aldetik egokia dela esango nuke, atalak ondo antolaturik eta erabilt-erraza izanez. Haien helburua emakumea euskal pilotaren mundua sartzea da, eta testuan zehar gizarte matxistari buruz hizegiten dute, baina egia esan blogan zehar nagusitzen den arrosa kolorea kontraesan bat bezala ikusten dut, emakumeak betidanik arrosa kolorearekin erlazionatu delako., nesken kolorea izango balitz bezala.
Laburtuz, blogaren idea gustatu zait eta proiektua ondo pentsatuta eta antolatua dagoela iruditu zait. Gainera kamiseten idean asko gustatu zait.
Nire kalifikazioa: 9
Irati Etxarri Munarriz